Generoa eta Lan Duina


Generoaren ekitatea Lan Duinaren Agendaren zeharkako elementu bat da. Horrek honako hau esan nahi du: hasteko, gizon eta emakumeen egoeran aldeak eta desberdintasunak Agenda horretako oinarrizko dimentsio bakoitza aztertzen denean hartu behar dira beti kontuan: eskubideak eta printzipioak lanean, enplegu gehiago eta hobeak sortzeko beharra, eta babes soziala eta elkarrizketa soziala luzatzea.

Bigarrenik, esan nahi du dimentsio hau kontuan izan behar dela lan duinaren defizitari buruzko diagnostikoak egiten direnean eta hori gainditzera zuzendutako estrategiak, politikak eta ekintzak definitzen direnean.

Beste hitz batzuetan, ezinezkoa da lan duinaren defizita gainditzea genero-ekitate gabeziak gainditzen aurrera egiten ez badugu, zehazki, eskubideei, enplegu-aukerei, gizarte-babesari eta elkarrizketa sozialari dagokionez.

2009ko Nazioarteko Lanaren Konferentziaren emaitza den LANEren dokumentuan ekintza positiboak eta genero-zeharkakotasuna batzen dituen estrategia bikoitza aipatzen da gizon eta emakumeen arteko Berdintasuna lortzeko.

Hauek dira berdintasuna lortzeko LANEk proposatutako ekintza-lerroak:

  • Bereizketarik ezaren printzipioa modu eraginkorrean aplikatzea.
  • Enplegu politikak egiteari dagokionez, emakumeen parte hartzea sustatzea.
  • Emakumeen parte-hartzea eta okupazioa sustatzea, emakumeak lan-munduan sartzea eta bertan irautea eragozten duten trabak ezabatuz.
  • Arreta berezia jartzea emakumeen parte-hartze indize altua duten sektoreei, etxe-zerbitzuko langileena, esate baterako, eta horren antolaketa sustatzea.
  • Soldata-arrailari errotik heltzea. “Balio bereko lanarengatik ordainsari berdina”ren printzipioa aplikatzea.Negoziazioetan eta hitzarmen kolektiboetan berdintasun-eskaerak txertatzea.
  • Gizarte-erakundeetan eta elkarrizketa-eskabideetan gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua sustatzea.