Globalizazioaren definiziorako hurbilketa


Gure ustez, globalizazioa giza garapenerako aukera bat izan liteke. Baina neoliberalaren oso bestelako globalizazioa izan behar da, batez ere gizakien beharrizanak kontuan hartzen dituena.

Diskurtso ofizialak globalizazioa atzera bueltarik ez duen prozesutzat jotzen du; hala ere, Rafael Sanchez Ferlosiok dioen bezala, “beharbada bere hitzetan zorigaiztoarekiko konplazentzia intimoaren eta ilunaren zantzua baino ez dago”. Pentsamendu bakarra delakoak globalizazio kapitalista neoliberala onartzen du, atzera bueltarik ez duelakoan; nazioarteko sindikalismoak, ordea, egungo globalizazioaren eragileak identifikatzeko eskatzen digu, haren politiken ondorioak ezagutzeko eta, pertsonen bizi- eta lan-baldintzetarako kaltegarriak diren neurrian, horiei aurre egiteko. Honako hau da Lan Behatokiaren funtsezko zeregina Globalizazioan: “posible denaren erantzukizunaren ezpatari heltzea”, ustez egungo ekonomia- eta gizarte-eredutik itzulezina, saihestezina eta tinkoa denaren aurrean. Zeregin horretan, kolektibo, elkarte, gizarte-mugimendu eta sindikatu ugari dago; horiek ezagutzera ematea eta beren alternatibak ezagutaraztea ere gure lana da.

Ekonomia-hazkunde amoralaren sistema sustatzen duen globalizazio neoliberala ukatzen dugu, gizakien beharrizanak kontuan hartzen ez dituena.

Uko egiten diogu bizitza duintasunez irabazteko aukerarik ematen ez duen globalizazioari.

Langile askori gehienentzako aberastasun erreala eta ongizate materiala emateko aukera galarazten dienari.

Munduko langabeziak gora egin du eta 215 milioi pertsona egon dira langabezian 2015ean –2013an 200 milioi–, eskualde aurreratuetako atzerapena eta hazkunde geldoa direla eta. Langabezia-tasak askoz ere altuagoak dira langile ahulenen kasuan, besteak beste, gazteen artean. Kalkulatzen da 2013an 73 milioi gazte langabe egon direla (Gazteen Enpleguaren Munduko Joerei buruzko LANEren 2013ko Txostena - Belaunaldi bat arriskuan).

Goraka eta garapen-bidean dauden herrialdeen bi herenetan, langileen % 40k baino gehiago ekonomia informalean ari da lanean. Saharaz hegoaldeko Afrikan % 80. Ekonomia informalaren langile horiek lege-babesetik kanpo daude, hau da, langile diren aldetik dauzkaten funtsezko eskubideez gabetzen dituzte (Nazioarteko Zentral Sindikala. Arrisku-egoeran dauden herrialdeak. Eskubide sindikalen urratzeak, 2013)

Munduan 168 milioi ume langile baino gehiago dago. Asiako eta Pazifikoko eskualdeak jarraitzen du erregistratzen ume langileen kopuru handiena (78 milioi edo haurren % 9,3), baina Saharaz hegoaldeko Afrikak jarraitzen du izaten haurren lan gehien duen eskualdea (59 milioi, % 21etik gora). (Lanaren Nazioarteko Erakundea –LANE–, 2013: www.ilo.org)

Uko egiten diogu ekoizpenaren aurretik espekulazioa lehenesten duenari

4 egunez dibisen transakzio bidezko nazioarteko banku-transferentziak eginez, hilabetean munduko ekonomia baino diru gehiago manipulatzen da.

Mundu mailako eskalan, eguneroko finantza-transakzioen adierazle diren 1.500 mila milioi dolarren gainean, % 1 bat baino ez dago aberastasun berriak sortzera bideratuta; gainerakoa espekulaziorako da.

Atzerriko inbertsioak azken urteotan bost aldiz biderkatu dira, eta kasuen % 85ean aldakorrak dira.

Uko egiten diogu genero-desberdintasunak elikatzen eta larriagotzen dituen globalizazioari.

Hegoaldeko herrialdeetan emakume gehiagorentzako aukera berriak eskaintzen dituenari, baina, aldi berean, aukera horiek esplotazio-baldintzetan izango direla esaten ez duenari: ezegonkorrak, oso soldata txarrak, ordu-kopuru handiak, sindikatuan izena emateko aukerarik ematen ez dutenak…

Zerbitzu publikoak pribatizatzen dituenari eta, horrela, emakumeei ordaindu gabeko lan gehiago egiteko eta beren lanaldia bikoizteko/hirukoizteko eskatzen dietenei.

Emakumeen ugalketa- eta zaintza-lana ikusezin egiten duenari eta, ondorioz, lan horren sistema kapitalista neoliberalaren mendekotasuna ezkutatzen duenari, ekoizpenaren kostu batzuk kanpora atera ahal izateko, etxeko esferarantz.

Azken batean, emakumeen denbora, lana eta osasuna esplotatuz eraikitzen den globalizazioari egiten diogu uko.

Uko egiten diogu gutxi batzuen aberastasuna askoren kostura sustatzen duen globalizazioari

Nazio Batuen hitzetan, munduko biztanleen % 20k, alegia, 1.320 milioi pertsonak, munduan aberastasunaren % 82 du bere eskuetan. Bitartean, txiroenek –mila milioi pertsona– bizirik irauten dute munduko aberastasunaren % 1,4rekin bakarrik. Munduan 1.215 milioi pertsonak bizirik irauten dute egunean 1,25 dolar baino gutxiagorekin. Saharaz hegoaldeko Afrikan, ia herritarren erdiak, % 48k, bizirik irauten du egunean 1,25$ baino gutxiagorekin (Munduko Bankua, 2013; http://datos.bancomundial.org).

Hiru pertsonaren aberastasun pertsonalak, guztira, 48 herrialde txiroenen BPGd-aren pareko dira.

Kapitalismoaren aurreko ekoizpenak beharrizanen gogobetetasunean zuen muga; ekoizpen kapitalistaren helburua da aldaketa-balioa sortzea, irabazia areagotzea, inolako mugarik gabe.

Uko egiten diogu merkatua gizarte-berdintzailetzat hartzen duenari; izan ere, ez du aukerarik ematen gehiengoaren gutxieneko beharrak asetzeko

Merkatua ez da banakoak aske lehiatzeko espazioa; okupatuta eta manipulatuta dago.

Korporazio multinazional handiek munduko merkataritzaren % 70 kontrolatzen dute.

Merkataritzaren arauak ahalmen ekonomiko handien interesek markatu dituzte, eta horiek truke desorekatuan utzi dituzte Hegoaldetik datozen produktuak. Merkatu pobreen liberalizazioa indartzen da, baina aberatsak babesten dira; ehungintza edo nekazaritza adibide argiak dira.

Uko egiten diogu demokraziari eraso egiten dion globalizazioari

Ekonomiaren gobernua mundu ekonomikoak herritarrei egiten dien etengabeko erasoak eragindako desengainu politikoan oinarritzen da.

Akziodunen paradisuan gaude. Nazioarteko erakunde handietan, duenak botoa ematea da dirua gutxi batzuen eskuetan kontzentratzea ahalbidetzen duen demokrazia zentsitarioa.

Multinazionalek eta nazioarteko finantza-erakundeek demokrazia nazionalen aurka egiten dute; gizarte-aldaketa garrantzitsuak egiten dituzte indarrez estatuentzat, herritarrak alde batera utzita.

Akziodunen paradisu horretan, herritarrak konfiantza galtzen du espazio politikoetan, eta horrek jarrera neofaxista eta autoritarioak sortzea dakar.

Europak boto soziala planteatzean, politika monetaristek herritarren fedegabetasun politikoa eragiten dute, eta indibidualismora jo dezakete, berekoiak izanik, nork berea eginez; gu ez nahastea komeni zaio kapitalismo neoliberalaren hegemonizazioari.