Ingurumena eta Lan Duina


Lan-mundua eta ekoizpena ingurumenaren degradazioari edota babesari estu lotuta daude.

“Familia langileen erdiek langabezia edo lanaldiaren murrizketa bizi izan dute azken bi urteetan. Bien bitartean, 1.200 milioi pertsonak bizirauten dute oraindik muturreko txirotasunean. Herrialde askotan arrisku larrian daude ordezkaritza sindikala eta negoziazio kolektiboa izateko oinarrizko eskubideak, eta zuzeneko erasoak ari dira jasotzen berriz besteetan. Enplegatzaileak greba-eskubidea ere ahultzen saiatzen dira eta LANEn oinarrizko eskubide honek hainbat hamarkadatan izan duen lege-onespena ezbaian jartzen dute.

Gaur egun, Gobernu gehiegik ez ditu langileak babesten eta ez dute lortzen etorkizuneko belaunaldientzako etorkizun iraunkorra eraikitzea. Klima-aldaketak eragindako hondamendi meteorologikoak hildakoak ari dira eragiten eta bizirauteko baliabideak ari dira suntsitzen. Hala eta guztiz ere, lider politikoak ez dira gai izan klimari buruzko akordio bat lortzeko. Hildako planetan ez da enplegu askorik egongo, baina gobernuek karbono-igorpenek kutsadura murrizteko eta komunitateak eta industriak aurrean dugun klima-erronkarako hornitzeko neurriak hartuko balituzte, lanpostu asko sortuko lirateke.

Egungo eredu ekonomiko orokor nagusia enplegua eta planeta suntsitzen ari da. Horrek demokrazia eta guztientzako justizia ahultzen du. Nazioarteko mugimendu sindikala da demokrazia defendatzeko eta justiziaren eta etorkizun iraunkorraren alde borroka egiteko gai den indar sendoena.

NSK-k 2015eko Parisen Klimaren Gailurraren ondorioei emandako erantzuna

Pariseko akordioak klima-mehatxuaren errealitatea aitortzen du, baina ataka gaiztoan uzten gaitu.

Klima-aldaketa muturreko meteorologia-aldaketengatik eta urtaroetako aldaketengatik lekuz aldatutako 2,6 milioi pertsona baino gehiagoren biziraupen-baliabideak eta bizitza hondatzen ari da. Egoerak okerrera egingo du oraindik.

Pariseko erabakiek lehendik dauden erronkak aitortzen dituzte eta neurriak mundu mailako eskalan hartzea eskatzen dute, baina Gailurreko ondorioek, helburu gisa, 1,5 graduko muga ez gainditzea eskatzen duten arren, planeta egonkortzeko eskatutako eskalan anbizioa bultzatzeko gaitasunak zintzilik jarraitzen du oraindik eta etorkizuneko belaunaldiei uzten zaie.

Munduko biztanleriaren % 90ek klimarekin lotutako neurriak har daitezen nahi du. Sindikatuek, gizarte zibilak, enpresa arduradunek eta inbertsiogileek bat egin zuten epe luzera begira handinahia izango den helburua eskatzeko. Helburu horrek tenperatura 1,5 gradutik igotzea mugatuko du, eta horretarako, azterketa-mekanismo finko bat erabiliko da. Garapen bidean dauden ekonomiek agindutako finantzazioa eskatu zuten mitigazio- eta egokitzapen-prozesuan laguntzeko. Gobernu guztiei eskatu zitzaien giza eskubideak errespetatu behar dituztela, baita langileentzako eta beren komunitateentzako bidezko trantsizioa ere.

Berehalako interes nazionalak babestea planeta iraunkorra eta etorkizun komuna izatearen aurretik jartzen duten herrialdeek konprometitzen dituzte Pariseko lorpenak .

NSK-k Gailurrerako goi mailako 3 lerro ezarri zituen.

1. Anbizio handiagoa eta enpleguari dagokionez neurri klimatikoen potentzialaz jabetzea

Gobernuek tenperatura 2 graduko bilakaeraren oso behetik mantentzeko konpromisoa hartu zutenean eta helburu ideal gisa 1,5°C aipatu zenean, konpromiso hori egiteak anbizio handiagoa eskatzen du 2020 baino lehenagotik, baita helburu nazional bakoitzaren berrikusketa ere (eta ez ebaluazio kolektiboa bakarrik) akordioa 2020an indarrean sartu aurretik – PROPOSAMEN ESKASA

2. Klimarako agindutako finantzazioa betetzea eta ahulenak babestea

Estatu Batuetako urteko 10 mila milioi dolar jarri dira mahai gainean igorpenen egokitzapena eta murrizketa orekatzeko konpromisoarekin, baina Pariseko Akordioa alde batera utzita. Biztanleria salbatzeko ordaindu beharreko prezio baxua da hori. AHULA DA

3. Langileentzako eta komunitateentzako bidezko trantsizioa berma dadin konprometitzea

Historian izan den eraldaketa industrial handienaren eta bizkorrenaren aurrean gaude. Sarreran langileentzako bidezko trantsizioa eta giza eskubideen errespetua txertatu diren arren, Gobernu askok uko egin zioten alta operatiboen bi printzipio horiekin konpromisoa hartzeari – JARRAIPENA EMAN BEHARKO ZAION LEHEN PAUSOA

Sharan Burrow-ek honako hau berretsi du: “Klima egonkortzeko bidea hasi da, baina zoritxarrez, Gobernu askok oraindik ez dute herrien biziraupena bermatzeko anbiziorik.

Hala eta guztiz ere, erakunde sindikalek bazekiten ibilbidea ez zela Parisen amaitzen, baizik eta Parisetik pasatzen zela, eta gizateriaren historian eraldaketa industrial handiena eta bizkorrenaren aurrean bidezko trantsizioa kudeatzeko gure zehaztapena inoiz baino indartsuagoa da”.

COPen ostean, erakunde sindikalek karbonoa murrizteko eta energia garbiaren eta enpleguaren alde egiteko plan nazionala zehaztera bideratutako elkarrizketa eskatuko die gobernuei eta enplegatzaileei. Guztientzako bidezko trantsizioa bermatzeko konpromisoa barne hartzen duen plana.

Egun denboraren kontrako lasterketa bihurtu den honetan, justizia klimatikoak inor atzean ez uztera derrigortzen gaitu.