Lankidetza Arautzaileko Kontseilua


Europako Batzordeak ‘Lankidetza Arautzaileko Kontseilua’ sortzea proposatu zuen. Batzordeko iturriek organo hau gobernu arteko lankidetza-erakunde gisa definitzen dute. Horren helburua gizarte zibilarekin elkarreragitea da. Definizio hori ezbaian geratzen da batzorde horretan eta TTIPen barneko historian gehiago barneratzen baldin bagara eta enpresa-lobbyek hasieretan zuten zeregin nagusia kontuan hartzen baldin badugu.

Estatu Batuetako gobernuak Atlantikoko bi aldeetan araudi erregulatzaileak ezartzeko garaian enpresei ahalmen gehiago eman behar zaiela nabarmentzean sortu da.

Horrela, batzorde horrek arautu gabe egotearen arloan dauden konpromisoen aplikazioa kontrolatzeaz gain, enpresei TTIPen negoziazioak amaitu ostean beste araudi batzuk aukeratu eta kentzeko aukera emango lieke. Gainera, txertatu baino lehen araudien proposamenei buruzko jakinarazpena egingo luke jarduera komertzialei buruzko nahi gabeko mugak ezabatzeko.

Batzordeak negoziazioaren hasierako puntuan esandako hitzetan, "prozedura arrazionalizatua bilatu beharko litzateke sektorekako eranskinak zuzentzeko edo TTIPeko berriak eransteko berrespeneko prozedura nazionalak behar ez dituzten mekanismo sinplifikatuen bidez.”