Merkataritza eta garapena


Munduko sindikatuek ordezkatutako nazioarteko sindikalismoak uste du merkataritza garapenerako mesedegarri izan daitekeela eta, zehazki, pobreziarekin errotik amaitu dezakeela. Baina, horretarako, nazioarteko merkataritza-sistemak arau batzuk izan beharko ditu, eta arau horiek, bereziki, hiru baldintza bete beharko dituzte: herrialde bakoitza zer egoeratan dagoen kontuan hartzea; gobernuek egokitzat irizten dituzten garapen-politikak har ditzaketela bermatzea; eta lan duina sustatzea.

Munduko Sindikatuen iritziz, nazioarteko merkataritzaren egungo antolamendua eta proposamen neoliberalak, liberalizazio handiago batera bideratuta daudenak (arauketak murriztea/ezabatzea, merkataritza sustatzeko), ez dira garapenerako mesedegarri.

Alde batetik, antolamendua ez delako bidezkoa; izan ere, ez da behar bezala kontuan hartzen herrialde bakoitzaren egoera; prozedura unibertsal neoliberalek indartzen duten izaera bidegabea.

Beste alde batetik, liberalizazio-proposamenek ahultzen dutelako gobernuek egokitzat jotzen dituzten garapen-politikak hartzeko duten eskumena.

Azkenik, ez dutelako sustatzen lan duina: lan-eskubideak urratuz lehia-abantailetarako bide emanez -Laneko Funtsezko Arauetatik hasita- garapena zailtzen da.