MMAk zaintzarako motiboak


Ez du berme demokratikorik jasaten, Estatu baten hiru botereak jasotzen baititu: exekutiboa, legegintzakoa eta judiziala.

MMAk derrigorrezko erregimen juridikoa ezarri du. MMAn sartzen diren herrialdeek konpromisoa hartzen dute arau guztiak betetzeko eta horiek aplika daitezela saihesteko kide guztien baimen adostua beharko dute. Adostasunik ezaren kasuan, adostasun negatiboa delakoa jartzen da martxan; adituen talde batek txosten bat egiten du eta, herrialde guztien oposizioa izan ezean, automatikoki hartzen da.

Bi herrialderen artean merkataritza-gatazka sortzen denean, gatazka gorabeherak ebazteko organoan ebazten da; horrek, ahalmen exekutiboarekin eta judizialarekin zehapenak ezartzen ditu eta bere legeria sortzen du. Auziak ebazteko, panel bat sortu da (adituen batzordea). Talde hau ate itxian batzen da; erabakiak oso azkarrak dira eta, batez ere, ezin dute apelaziorik jaso eta lobbyez oso baldintzatuta daude.

Hegoaldeko herrialdeetako langileen txirotzea eragiten du.

MMAren misioa da ziurtatzea merkataritza-joerek ahalik eta erraztasun, aurreikuspen eta askatasun gehienez zirkulatzen dutela. Printzipioen artean merkataritzako diskriminaziorik eza badago ere, bai eta Hegoaldeko herrialdeei mesede egitea ere, truke desorekatuari eusten zaio eta, bestalde, herrialde aberatsenek beren merkatuen ateak Hegoaldeko produktuen lehiari ixten dizkiote, baina Hegoaldeko herrialdeek ireki egin behar dituzte.

MMAren ezaugarri izan dira pribatuan negoziatzeko aurrez hautatutako taldeen bilerak.

Merkataritzako Politikak Aztertzeko Mekanismoak (MPAM) herrialdeetako emaitza ekonomikoak aztertzen ditu, MMAren eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzeko; bi urtean behin birpasatzen dute “Lau aldeko” herrialdeek (Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europar Batasuna eta Japonia). Garapen-bidean dauden 16 herrialdek osatzen duten talde bat dago, lau urtean behin berrikusten dutenak; eta gainerako kide guztiek, sei urtean behin.

Eztabaidak ebazteko organoaren aurrean aurkeztutako 170 baliabideetatik, 50 Ameriketako Estatu Batuak jarri ditu, liberalizazioa apelatuz, hirugarren herrialdeen merkatuak barneratzeko.

Herrialde txirotuenek ez dute gaitasun ekonomikorik eta teknikorik kexarik aurkezteko eztabaidak ebazteko organoaren aurrean, eta ebazpen gehienek arrazoia ematen diete demanda aurkezten duten herrialdeei. Hegoaldeko herrialde batek 150 milioi dolar gastatu beharko lituzke, MMAren akordioetatik hiruren eskakizunak betetzeko; zifra horrek horietako askoren urteko aurrekontua gainditzen du.

Ez die pribilejiorik ematen lan- eta ingurumen-estandarrei

MMAk ez du inoiz merkataritza-eztabaidarik ebatzi, ingurumen-estandarren edo lan-eskubideen defentsari mesede egin dionik: adibidez, ingurumen-legerien murrizketa, ebazpenetako asko ekarri dutenak.

Adibide gisa har daiteke, halaber, genetikoki aldatutako produktuak merkaturatzeko edozein oztopo ezabatzea; horrek ekarri zuen MMAk EBren aurkako epaia eman izana eta, ondorioz, hormona artifizialekin gizendutako behi-haragiari merkatuak irekitzera behartu izana; hori dela eta, EBren aurkako merkataritza-zehapenak eman zituen, $116,8 ingurukoa (18 mila milioi pezeta, gutxi gorabehera).

Liberalizazioak “dumping soziala” delakoa ere badakar. Herrialdeak bere artean lehiatzen dira, beren herrialdean multinazionalak ezar daitezen; zenbait mekanismoren bidez lehiatzen dira, besteak beste, eskubide sindikal eta sozialen murrizketa.

MMAk mesede egiten dio zerbitzu publikoen pribatizazioari eta bizitzaren merkantilizazioari.

Patenteak: GATTek ondasunen komertzioa baino ez zuen kontrolatzen; ordea, MMAk alderdi berrien inguruko legeak ematen ditu, besteak beste, jabetza intelektualeko eskubideak. Horrek aukera eman du enpresa transnazional bioteknologikoek izaki bizidunen jabetza edukitzeko (animaliak edo landareak), DNAren sekuentziazioaren bidez.

Halaber eskumenak zabaltzen dizkio zerbitzuen merkataritzari; Zerbitzuen Merkataritzari buruzko Akordio Orokorrak zenbait zerbitzu salerosteko aukera ekarri du, besteak beste, osasuna, hezkuntza eta ingurumena. Horrela, aukera eman da orain arte zerbitzu publiko izan direnen pribatizaziorako.

MMA betetzen ari den zeregina kontuan hartuta, Munduko Sindikatuetan taldekatutako nazioarteko sindikalismoak erakunde honen politiken eta funtzionamenduaren etengabeko jarraipena egiten du.