Mundu mailako esparru-akordioak


Zer dira esparru-akordioak eta nork garatzen ditu?

Enpresaren edo nazioarteko patronalaren eta erakunde sindikalaren (NSF edo nazioarteko sare sindikalak, munduko batzordeak edo sare informalagoak) artean negoziatzen diren enpresa-portaeren kodeak dira. Lehen aipatu ditugun Lanaren Oinarrizko Arauak (LANEren oinarrizko hitzarmenak) bildu behar dituzte gutxienez eta, hitzarmenen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: LANEren 87. eta 98. zenbakidunak, sindikazio-eskubideari eta negoziazio kolektiborako eskubideari buruzkoak.

Izaera loteslea du eta jarraipeneko, berrikusketako eta kontroleko mekanismoak txerta ditzakete. Enpresa multinazionaletan nazioartean gero eta zentralizatuago dagoen boterearen aurrean, bitartekaritza sindikala izateko beharrarekin lotuta dago.

Nazioarteko mugimendu sindikalak nazioarteko federazio sindikalei ematen die akordio horiek izenpetzeko ardura. Horretarako, enpresa nagusietako egoitza zentraletako sindikatu nazionalen parte-hartzea izaten dute.

Esparru-marko horiek enpresa multinazionalak enpresa nagusietatik bereizita dauden enpresa subsidiarioei edo azpikontratatutakoei estaldura eman behar die. Ondoren, dagokion NSFk egiaztatu behar ditu printzipio jakin batzuk kontuan hartuta. Toki edo estatu mailan sinatutako akordioekin gertatzen direnen moduko negoziazio kolektiboko hitzarmenak ez diren arren, maila horietan negoziazioa eta aitorpena bultzatzeko eskubideen esparrua eskaintzen dute. Akordio horiek sendoak izan daitezen, beharrezkoak dira enpresa nagusi horietako langileen konpromisoa eta presioa.

Baina jarrera protekzionistak ekiditeko, enpresa nagusietako erakunde sindikalek hitza ematen diete enpresa hornitzaileak edo azpikontratatutako enpresak edo filialak kokatuta dauden herrialdeetako erakunde sindikalei. Haiekin batera, beraz, industria-sare eragingarria eratzen dute (informalak edo ez horren informalak izan daitezke) eta horrek Munduko Batzordea eratzeko helburuarekin lotuta aurrera egin dezake.

 

Zergatik bultzatu?

Esparru-akordioak nazioz gaindiko negoziazio kolektiboaren hastapen bihur daitezke nahiz eta ez izan nazioarteko lan-harremanen erregulazioko legezko esparrua; izan ere, LANEren hitzarmenak, nahiz eta nazioartean egindakoak izan, estatu bakoitzeko gobernuek aplikatzera bideratuta egoten dira.

Negoziazio kolektiboari kodea gehitzeak (ez soilik oraindik oso ohikoak ez diren nazioartekoei, baizik estatu mailako esparruetan egindako hitzarmen kolektiboei) onura juridikoak biltzeaz gain, kodeak osatzen dituzten harremanen eta aplikazioaren sistemetan inpaktu hobea eta handiagoa eragiten du eta herrialde eta gorabehera ugaritako enpresen jarduera-arauen berdintasuna lortzeko metodoa biltzen du.

Nazioarteko nolabaiteko elkarrizketa soziala hastea eragiten dute; izan ere, banakako enpresetara zabaldutako LANEren hiru alderdiko egituraren testuinguruan gertatzen da industria zein enpresa arloan nazioarteko lan-harremanen oinarri bihur daitezkeen NSFen bidez.

 

Mundu mailako esparru-akordioen adibideak

Meatzaritzaren, energiaren eta industriaren sektoreko langileen Nazioarteko Federazioak (IndustriALL) korporazio multinazional hauekin mundu mailako esparru-akordioak ditu adostuta: Aker, AngloGold, BMW, Bosch, Daimler, EADS, EDF, Electrolux, Endesa, Enel, ENI, Evonik, Freudenberg, Gamesa, GDF, Suez, GEA, H&M, Indesit, Inditex, Lafarge, Leoni, Lukoil, MAN, Mann+Hummel, Mizuno, Norske Skog, Petrobrás, Prim., PSA Peugeot, Citroën, Renault, Rheinmetall, Röchling, Siemens, SCA, SKF, Solvay, Statoil, Total, Thyssen Krupp, Umicore, Vallourec, Volkswagen eta ZF.

Esparru-akordio horietako bakoitza ezagutzeko, ikus:

http://www.industriall-union.org/es/temas/paginas/acuerdos-marco-globales-amg