Nazioarteko federazio sindikalak
Nazioarteko federazio sindikalak nazioarte mailan sindikatu nazionalak biltzen dituzten erakundeak dira. NSKren baitan dauden erakunde autonomoak eta demokratikoak dira. Haien rola zabaldu egin da mundializazioarekin; izan ere, kide kopurua handitu egin da eta rol handiagoa betetzen hasi behar izan dute Estatu mailaz harago doazen irtenbiderik ez duten arazoak dituztelako beren afiliatuek.
NSK-k ez bezala (zentral nazionalak ordezkatzen ditu), nazioarteko sindikatu-federazioek (NSF) Estatu mailako sindikatuak dituzte kide gisa eta horiek sektore, industria edo lanbide espezifikoetako langileak ordezkatzen dituzte.
Nazioarteko federazio sindikalek beren afiliatuen interesak modu praktikoan defendatzen dituzte hainbat metodo erabilita. Honako hauek, adibidez:
- Elkartasuna eta sindikazio-lana. Horrek finantza arloko laguntza edo gobernuen edo enplegatzaileen aurkako neurrien koordinazioa jaso dezake.
- Informazioa eta ikerketa (multinazionalekin lotuta dagoenez, garrantzi berezia du) eta argitalpenen eta ikerketen hornikuntza.Kontzientzia publikoa sortzea eta kanpainak.
- Enpresa multinazionaletan, nazioarteko erakundeetan eta gobernu mailan afiliatuen interesak ordezkatzea; hori guztia, adibidez, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) sektoreko lanaren eta nazioarteko mugimendu sindikaleko beste erakunde batzuen bidez egiten da.
Nork osatzen dute?
- Hezkuntzaren Internazionala (IE).
- FITCM Eraikuntzako eta Egur-lanetako Langileen Nazioarteko Federazioa.
- IndustriALL Meatzaritzaren, energiaren eta industriaren sektoreko langileen Nazioarteko Federazioa.
- FIP Kazetarien Nazioarteko Federazioa.
- ITF Garraioko Langileen Nazioarteko Federazioa.
- UITA Elikaduran, nekazaritzan, hoteletan, jatetxeetan, tabako eta antzekoetan aritzen diren langileen Nazioarteko Batasuna.
- ISP Zerbitzu Publikoen Nazioarteko Erakundea.
- UNI Nazioarteko Sare Sindikala (posta-zerbitzuak, telekomunikazioak, saltokiak, administrari profesionalak, teknikariak, kazetariak)