Nazioarteko Sindikatu Konfederazioa


Nazioarteko Sindikatu Konfederazioa (NSK) da nazioarteko sindikatu-erakunde nagusia eta mundu osoko langileen interesak ordezkatzen ditu. 162 herrialde eta lurraldetako 333 erakunde ditu afiliatuta; guztira, 180 milioi langile biltzen ditu kideen artean. NSK Vienan, Austrian, 2006ko azaroaren 1etik 3ra bitartean egin zuten Kongresuan eratu zuten. Sindikatu Erakunde Libreen Nazioarteko Konfederazioko (CIOSL) eta Lanaren Mundu Konfederazioko (LMK) garai bateko afiliatuak biltzen ditu, aurrez nazioarteko erakunderen batean afiliatuta ez zeuden beste erakunde sindikal batzuez gain. 2006ko urriaren 31n, CIOSL eta LMK desegin egin ziren NSK sortu ahal izateko.

Erakunde horrentzat funtsezkoa da merkatu libreko politika neoliberalek eta nazioarteko komunitatean gertatu diren porrotek eta inkoherentziak ekonomia globalaren inguruko gobernantza egokirako aurrerapausoa ematea. Honako hauek bete beharko lituzke gobernantza horrek:

  • Garapen iraunkorraren hiru oinarriak bateratu beharko ditu (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa).
  • Langileen oinarrizko eskubideak errespetatuko direla bermatu beharko du.
  • Pertsona guzientzako lan duina sortuko du.
  • Jende askoren txirotasuna bukarazi beharko du, eta estatuan bertan nahiz nazioen artean desberdintasunak nabarmen murriztu beharko ditu.
  • Hazkundea sustatu beharko du, aberastasuna zuzentasunez banatzearen bitartez.
  • Nazioarteko finantza-erakundeen (Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa) eta MMAren oinarrizko erreforma bultzatzea.
  • Enpresa multinazionaletako giza eskubideen gaineko inpaktuak Estatu mailan eta nazioartean arautzea.

 

NKSren Kongresuko azken adierazpenak 2018. urtera arte kokatu du bere ekintza-aldia.

Langileen boterea sendotzearen aldeko apustua egin da sozialki bidezkoak diren gizarteak eta ekonomiak izateko. Sindikatu-mugimendua aldea nabarmentzen ari da mundu osoan; etxeko langileentzat, Qatarren eta beste herrialdeetan esklabotza-forma modernoetan harrapatuta daudenentzat, ahalmen korporatiboari aurre eginez, lan informala gauzatuz, migratzaileak mugen bidez antolatuz, babes soziala ezarriz, hitzarmen kolektibo finkoak eta gutxieneko soldatak lortuz, eskubide berriak ezarriz, eta legean eta praktikan dauden oinarrizko eskubideak defendatuz.

Justizia klimatikoaren aldeko borrokan aurre-aurrean gaude. Lorpen horietan babestu behar dugu, eta horretarako, ekintza sindikal bateratua eta mundiala behar dugu munduko biztanleria guztiarentzako sistema ekonomiko eta sozial aurreratua errealitate egiteko.

Testuinguru horren baitan, honakoak bermatzeko ekintza esparru hauek proiektatzen dira:

  • Sindikatuen hazkundea.
  • Enplegu iraunkorrak, sarrera seguruak eta gizarte-babesa.
  • Oinarrizko eskubideak.

Biztanleriak aurrean duen ziurgabetasunak nahigabea sortu eta itxaropena hiltzen du. Plana eta itxaropena eskatzen ditugu. Enplegua, enplegua eta enplegua - eskubideen esparru globalak babesten duen lan duina.

Langileentzako eta familientzako etorkizun positiboaren inguruko ikuspegia dugu, mundu mailako mugimendu sindikal sendoak moldatuta. Mugimendu horrek kide ugari horiek antolatu eta mobiliza ditzake merkatuetako eta erregulatu gabeko kapitalaren inguruko interes sortuen aurka elkarrekin altxatzeko. Beharrezko baliabideak eskuragarri izateko, nazioarteko mugimendu sindikalaren funtzionamendua berriro planteatu eta haren eragingarritasuna sendotu behar dugu.

Mugimendu sindikal inklusiboa eta parte-hartzailea, langileei arazoei erantzungo diena, eraiki behar dugu. Horrek, gainera, nazioarteko sindikalismoaren funtzionamendua demokratizatzea eta deszentralizatzea biltzen du, sektore profesional guztiei eta ordezkaritza maila guztiei, aniztasun sindikala errespetatuta, beren iritzia ematea ahalbidetuta.

NSK langileen mundu mailako gure mugimendu inklusiboaz harro dago eta bertako familien eta bere ondoan egongo gara demokrazia eta askatasuna sendotzeko, eskubideak aldarrikatzeko eta sozialki bidezkoa den mundua lortzeko modu kolektiboan negoziatzeko langileek duten boterea indartzen dugun bitartean.