Sarrera


Lanaren Nazioarteko Konferentziak, 1998ko 86. saioan, lanaren printzipioei eta oinarrizko eskubideei buruzko Aitorpena onartu zuen langileen eskubideen errespetua sustatzeko eta mundializazioaren efektu negatiboak murrizten laguntzeko.

Hauek dira aitorpen honek biltzen dituen zortzi lan-hitzarmen nagusiak:

Hitzarmen horiek aukeratu ziren lanean gizakien eskubideak bermatzeko gaituta daudelako, Estatu Kideen garapen maila edozein izanda ere. Eraginkortasuna gainerako eskubideak garatzeko aurretiazko baldintza den eskubideak aitortzen ditu.

Aitorpen honen oinarrizko garrantzia honetan oinarritzen da: oinarrizko hitzarmen horiek, ez dituzte, besteekin gertatzen den moduan, estatu nazionalek berretsi behar lotesleak izan daitezen (obligazio juridikoa osatzeko), baizik eta estatu orok, LANEko kide izateagatik bakarrik, bete egin behar ditu, Estatu Kide bakoitzaren garapen maila edozein izanda ere.

 

usted tiene derechos

 

LANEk, urtero, Txosten Orokorra egiten du eta horrek Aitorpenarekin zerikusia duten gaiei dagokienez joera orokorren ikuspegi objektiboa eskaintzen du; gainera, arreta gehien eskatzen duten arloak nabarmentzen ditu.

Txostena Lanaren Nazioarteko Konferentzian aurkezten da, eta oinarrizko printzipioak osatzen dituzten lau kategoriatako bati buruz aritzen da. Egin ahal izateko, Bulegoak hauek ditu kontuan:

  • Oinarrizko hitzarmenak berretsi ez dituzten Estatu Kideen urteko jarraipena;
  • Berretsi dituzten Estatu Kideen hitzarmenak aplikatzeko kontrol-prozedura desberdinak;
  • Askatasun Sindikaleko Batzordearen txostenak; eta
  • Eskuragarri dagoen beste informazio oro.