Sindikatuen aldarrikapen nagusiak


Merkataritzako nazioarteko sistemaren egungo antolamenduaren berrikuspen sakonaren alde egiten dute eta, bereziki, MMAren politiken eta funtzionamenduaren alde. Berrikuspen hori, funtsean, jarraian aipatutako alderdietan oinarritu behar da.

  • Merkataritzaren gizarte- eta ekologia-dimentsioa kontuan hartzea, nazioen artean eta gizarte bakoitzean justizia hobetuko duten arauketak hartzeko eta iraunkortasunerako (aurretik proposatutako neurrien eragin ekonomiko, sozial eta ekologikoak ebaluatuz, kontuan izanik herrialdeen arteko egoeren desberdintasuna…).
  • Merkataritza eta lan egokiaren arteko lotura (LANEri behatzaile-estatusa emanik MMAren aurrean; MMAren arauak LANErenekin koherente eginez; aurretik, zehazki, lan egokia definitzen duten erabileran eta baldintzetan proposatutako aurreikusteko moduko neurrien eragina ebaluatuz…).
  • Gobernuek egoki irizten dituzten garapen-politikak hartzeko eskumenari eustea (estrategikotzat jotzen diren sektore eta azpisektoreen babesa…).
  • Funtsezko zerbitzu publikoak baztertzea (osasuna, hezkuntza, ura…) negoziazioetatik liberalizatzeko; horrela, bermatu egingo da gobernuek horiek interes publikoaren izenean arautzeko eta babesteko duten eskubidea.
  • Organizazioaren demokratizazioa eta gardentasuna (Hegoaldeko herrialdeen erabateko parte-hartzea erabakiak hartzeko prozesuetan; horrela, eragotzi egiten da ate itxian presio-taldearen eraginpean erabakiak hartzea…).

Nazioarteko Konfederazio Sindikalak (NKS) material ugari egin ditu MMAk sustatutako akordioak LANEren arauekin koherenteak izateko beharraren inguruan. Material horien artean nabarmenak dira:

  • FLAk betetzearen eta munduko merkataritzaren arteko harremana aztertzea.
  • MMAren aurreko adierazpenak; horietan, merkataritzaren inguruan duen politika aztertzen da.
  • Herrialde berezi batzuen lan-politikei buruzko txostenak; horietan erakusten da merkataritzako politikek lan-politikan duten eragina.