TTIPari buruzko aurretiko diagnostikoa


Oso erreala da TTIPak EBko eta bertako estatuetako lan-, gizarte- eta ingurumen-legeria degradazioari mesede egiteko arriskua, bai eta bere zerbitzu publikoen pribatizazioari mesede egitekoa ere.

Arrisku hori, besteak beste, honako motibo hauetan oinarritzen da:

a) AEBk ez ditu berretsi LANEren oinarrizko hitzarmen gehienak.

b) TTIPak beheranzko arauketa-bateratzea susta dezake langile eta kontsumitzaileen osasunaren eta segurtasunaren eta ingurumen-babesaren eremuetan, besteak beste, enpresa multinazionalek kudeatuta.

c) Inbertsioen babesak, eztabaidak ebazteko mekanismo berezi baten bidez, legeria eta epaimahai nazionalak (eta Europa mailakoak) mendekotasun-egoeran jarriko lituzke.

d) Zerbitzuak emateko kontratuetan soldata-berdintasunerako eta lan-baldintzetarako bermerik eza.

e) Zerbitzu publikoak pribatizatzea eta kontratu publikoetako klausula sozialak ezabatzea susta daiteke.

f) Finantza-zerbitzuen arauketa aurreratuak zailduko lirateke.

Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoak (TTIP) bipolaritate berria sendotzeko arriskua dakar, esparru geopolitikoaz aparte. Batetik, aurrez aurre jartzea ez bi gizarte-eredu edo ekonomia globaleko elkarren kontrako bi arloren interesak, baizik eta bi borondate antagoniko: bere norakoaren jabe izan nahi duten herritarrena, eta errukigabe beren logika herri-subiranotasunean sartzeko borrokan ari diren erakunde handiena.