TTIPen aplikazioaren ondorioak. Alderatutako azterketak


‘Ex ante’ epaiak ezartzeko Europako Batzordeak oinarri hartzen dituen lau azterketek eta independentzia zalantzatia duten eragileetatik datozenek oso handinahiak ez diren iragarpenetan bat egiten dute.

Atlantikoz gaindiko komertzioari dagokionez, igoera aurreikusten dute. EBren kasuan, igoera Intra-EB merkataritzaren galerarekin batera (% 30) izan da; hau da, BPGren igoera xumea, hamar urtetan % 0,3tik % 1,3ra artekoa baino ez.

Errenten igoerari dagokionez, azterketarik baikorrenen arabera, 2027 arteko aldirako 12.300 €-ko igoera izango da eta ezkorrenen arabera, urtean 545 €-ko igoera. Ildo horretatik, gogoratu beharrekoa da BPGd-ren igoerak ez dakarrela automatikoki errenten igoera orekatua, izan kapitalaren eta lanaren artean; izan, azken kasu horretan, soldata arloko segmentuen artean.

Enpleguari dagokionez, azterketetako baten bertsiorik baikorrenaren arabera, 2 milioi enplegu sortuko dira; aldiz, bertsio zehatzean, egoerarik txalogarrienak ere aurreikuspena 124.000 enplegutara murrizten du.

Azterketa desberdinen arteko aldeek erakusten dute zergen aurrean desarauketek ekar dezaketen aurrezkiaren kalkulu zientifikoa oso konplexua dela.

Esate baterako, epe laburrera eta luzera desarauketaren inpaktua ezartzeko zailtasunari maila sozialean, lan arloan eta ingurumen arloan izan ditzakeen kostuak gehitu behar zaizkio. Horri, testuinguru makroekonomiko orokorrean eta dinamikoan desarauketaren efektuak kuantifikatzeko zailtasuna gehitu behar zaio.

Lau azterketek antzeko metodologia erabiltzen dute, Oreka Orokor Konputagarria, zehazki. Horrek laburbiltzen du liberalizazio orok berroreka makroekonomikoa biltzen duela automatikoki. Horrela, pentsa daiteke sektore lehiakorrenek presio gehien jasaten dutenen baliabideak xurgatzen dituztela, eta alde batera uzten dituzte berriz doitzeak barne-eskariaren terminoan dituen ondorioak.

Beharrezkoak izango diren doiketek aurre egin beharreko kostuak dakartzate berekin. Eta sektore batzuek enplegagarritasuna handitzen duten arren, transferentzia ez da automatikoa, prestakuntza beharko da eta horrek kostu berriak eta prebentzio-neurriak eskatzen ditu. Horiek, hasiera batean behintzat, hitzarmenean ez dira aintzat hartzen.

Beste eredu batzuek erabiltzen dituzten azterketetara joz gero, Nazio Batuen Global Policy Model esate baterako, emaitzak oso desberdinak dira. Eredu ekonometriko hori herrialdeen eta arloen arabera ezartzen den hainbat datu makroekonomikotan biltzen da.

Herrialde guztiek hazteko estrategiak esportazioan oinarritzen baldin badituzte, fluxu komertzial garbia murriztu egingo dela aurrez ikusten da; bestalde, LANEk hamarkadatan zehar bildutako datuetan oinarrituta, BPGd-ren igoeraren eta enpleguaren igoeraren arteko harremana ez da konstantea. Eredu honen arabera, TTIP agertokian balantza komertzialaren gaineko presioa soldatetara eraman daiteke. Horrek ekarriko luke laneko errentek BPGd-n orain duten parte hartzea baino gehiago murriztea, eta ondorioz, erantsitako eskaera murriztea. Soldatapekoek erosteko ahalmena galtzeak beste zorpetze bat ekar lezake. Hori atlantikoz gaindiko finantza arloko beste desarautze baten testuinguruan susta daiteke.

Nazio Batuen eredua aplikatzen duten azterketek, Tufts Universityk argitaratu berri duenak esate baterako, Europako Batzordeak eskatutakoek eskaintzen dituztenak bezain baikorrak ez diren emaitzak erakusten dituzte. Bolumen komertzialak gora egiteaz gain, TTIPek galera garbia izango luke Europako ekonomietarako diru-sarreretan balantza komertzialaren arabera; jarduera ekonomikoak behera egingo luke, batez ere, balio erantsi baxuko sektoreetan. Hori dela eta, 2025. urtera arte 600.000 enplegu galduko lirateke eta per capita soldatek 165 eta 5.000 € artean egin lezakete behera. Jarduera-galera horrek diru-sarrera fiskalak murriztea ekarriko luke, baita gizarte segurantzako sistemei buruzko presio handiagoa ere.

Estatuak aurrez aurre jarriko lirateke agertoki negatiboarekin. Eta hainbat faktore gehituko lirateke. Batetik, zergak desagertzeak 10 urtetan 20.000 milioi euroko kostua ekarriko luke. Horri enpleguaren galerak ekarriko lukeen kostua gehitu beharko litzaioke, bai prestazioen ordainketan (5 eta 14.000 milioi artean), bai kotizazioen eta zergen araberako diru-sarreretan izandako galeran (4 eta 10.000 milioi artean). Beste erregulazioengatik (fiskalak…) sartu gabe geratuko liratekeenak gehitu beharko litzaizkioke, baita TTIPek inbertsioak babesteko testuinguruan ekar ditzakeen kalte-ordainak ere.