Zer esan nahi du lan duinak?


Langileek beren gaitasunak eta ezagutzak ahalik eta ondoen erabiliko dituzten lanbideak garatzeko ahalmena izatea eta gizarte-ongizateari ahalik eta ekarpen handiena egitea.

Banakoek beren laneko bizitzarekin lotuta dituzten nahiak laburtzen ditu lan duinak, eta lan produktiboa bidezko ordainsariarekin lortzeko aukerak dakartza berekin, baita hauek ere: segurtasuna lantokian eta gizarteratzea, pertsonek beren kezkak agertzeko askatasuna, beren bizitzei eragiten dieten erabakiak hartzeko garaian antolatzea eta parte hartzea, eta gizon eta emakumeentzako aukera- eta tratu-berdintasuna.

Laneko Oinarrizko Arauak betez egiten den lanari soilik dei dakioke lan duina. Horrek esan nahi du lan duina adinez nagusi garenean soilik izaten dugula, ez dugula diskriminaziorik jasaten, modu librean aukeratu dugula eta lan duina garatzean askatasun sindikala lan dezakegula eta modu kolektiboan negoziatu.